FileZillaren itzulpen tamalgarriarekin nazkatuta, itzulpena txukuntzea erabaki nuen 2014ko udazkenean.
Librezaleko posta zerrendan nire asmoen berri eman nuenean, Olatz Erdoziak egindako itzulpen bikaina helarazi zidaten.
Filezillaren garatzaileei bidali nien itzulpena eta 2015eko ekainaren 2an onartu zuten.
Etorkizunean berriz ere itzulpenarekin arazorik balego kode-biltegi honetako kopiatik abia gaitezke.